APLAZADO – ECA Jimmy Jazz (Gira San Miguel)

Más información y nueva fecha próximamente.

Nota importante: Si ya adquiriste tu(s) entrada(s), se te devolverá el importe automáticamente. Gracias de antemano y disculpa las molestias,

 

ZETAK

ZETAK Pello Reparaz geldiezinak sortutako proiektua da, eta musika elektronikoa euskaraz egiten du. Vendetta taldearekin arrakasta handiko urteak bizi ostean, musikari nafarrak taldea utzi eta konbo berri bat sortzea erabaki zuen, erregistroan ere muturreko aldaketa eginez; musika elektronikoko proiektua sortu zuen. Panda Artist Management etxearekin ekin zioten abentura honi. ZETAKek lantalde sendoa sortu du honako hauekin batera: Gorka Pastor, Leire Colomo, Iban Larreburu (musikariak); Iratxe Reparaz, Joseba Razquin, Pau Vargas eta Artzai Iraurgi.
 
2019ko ekainaren 10ean aurkeztu zuen ZETAKek bere lehen singlea, “Errepidean” (bideoklip eta guzti),eta bi milioi erreprodukzio baino gehiago izan ditu jada Youtube eta Spotify plataformetan. “Errepidean” singlea izen bereko disko batean argitaratu zen; diskoa 2019ko Durangoko Azokan aurkeztu zuten, eta ikus-entzule ugari izan zituzten bai diskoak sinatzeko garaian, bai zuzeneko aurkezpenean.

Berriki, Gaztea Irratiak (EiTB) antolatzen dituen Gaztea Sariak 2020 ekitaldian hiru sari eskuratu ditu ZETAKek: Talde onena, Zuzeneko onena eta Konfinamenduko kantu/bideo onena (“Zeinen Ederra Izango Den” abestia).

“Zeinen Ederra Izango Den”, “Hegan” eta “Hitzeman” (Kataluniako Oques Grasses taldeko Josep Monterorekin batera idatzi eta interpretatutakoa) aurrerapen-singleak kaleratu ostean, ZETAKek “Zeinen Ederra Izango Den” bigarren diskoa argitaratuko du 2020ko abenduaren 4an, Oso Polita eta Panda Artists Management etxeekin.

ZETAK es un proyecto de música electrónica en euskera que nace de la mano del siempre inquieto Pello Reparaz. Tras unos exitosos años con Vendetta, su anterior proyecto, el músico navarro decide dejar el grupo y crear un nuevo combo, cambiando radicalmente de registro con un proyecto de música electrónica. Empiezan esta aventura de la mano de Panda Artist Management. ZETAK ha creado un sólido equipo de trabajo junto con Gorka Pastor, Leire Colomo, Iban Larreburu (músicos); Iratxe Reparaz, Joseba Razquin, Pau Vargas y Artzai Iraurgi.
 
ZETAK presentó su primer single el 10 de junio de 2019, con “Errepidean” (videoclip incluido), que ya tiene más de dos millones de reproducciones en Youtube y Spotify. “Errepidean” se incluyó en su primer disco hómonino, el cual se presentó en el marco de la feria de Durango de 2019, con una gran afluencia de público, tanto en la firma de discos como en su presentación en directo.

ZETAK ha sido recientemente galardonado con el premio a la Mejor Banda, Mejor Directo y Mejor Tema/Vídeo realizado durante el confinamiento (por la canción “Zeinen Ederra Izango Den”) en los Gaztea Sariak 2020 que organiza Gaztea Irratia (EiTB).

Tras los singles de adelanto “Zeinen Ederra Izango Den”, “Hegan” e “Hitzeman” (escrita e interpretada junto a Josep Montero de la banda catalana Oques Grasses), ZETAK publica su segundo disco “Zeinen Ederra Izango Den”, coeditado por Oso Polita y Panda Artists Management, el 4 de diciembre de 2020.

ZETAK taldeak “Zeinen Ederra Izango Den” argitaratu du, “hankak lurrean sentitzeko, eta ez hainbeste oraingo hodei horretan”

ZETAK publica “Zeinen Ederra Izango Den” con el objetivo de “sentir los pies en la tierra y no tanto en la nube”

Hau guztia pasatuko da. Eta honetatik ikasten duguna betirako gordeko dugu… eta zeinen ederra izango den. Horixe da ZETAKen “Zeinen Ederra Izango Den” disko berriaren (Oso Polita/Panda, 2020) mezua; plataforma digitaletan eta CD formatuan jada eskuragarri.

Bere lan berria aurkeztearren, listening party berezi-berezi bat egin zuten atzo; hainbat sorpresa ez ezik, ZETAKentzat oso bereziak diren pertsonen ‘bisitak’ ere izan zituela. Era berean, zaleek ere parte hartzeko aukera euki zuten, azken egunotan sare sozialetatik eta mezu elektroniko bidez helarazitako galderen bitartez. Zeinen Ederra Izango Den lanaren estreinaldi hori berriz ikus dezakezu, taldearen Youtube kanalean.

Halaber, aipatu estreinaldiarekin batera,  «Akelarretan» disko berriaren barne den abestiaren bideoa ere estreinatu zen atzo. Ikus hemen.

Prozesu naturala eta kolaboratiboa
Pello Reparaz musikariak adierazi duenez, “disko hau, bere abesti eta bideoklipak, denonak sentitzen ditugu”, “Zeinen Ederra Izango Den” (ZEID) lanaren sortze-prozesua oso kolaboratiboa izan baita. “Jende askok hartu du parte lan honetan: nire amonak, amak, lehengusuak, nire kuadrillak, aitak, osabak, izebak, crewak, nire arrebak, ilobak, lehengusinak, aitonak… Geure bideoklipetan ehunka lagun ikusten ditut eta disko hau DENONA dela sentitzen dut”, dio Reparazek.

Haren esanetan, erabat naturalki sortu den mugimendu baten isla da “ZEID”, eta honen guztiaren eragilea Covid-19aren krisia izan da. ZETAK baikor agertzen da pandemiarengatik sufritutako guztiaren aurrean, “honetatik ikasten duguna betirako gordeko dugu”.

“ZEID” osatzen duten sei abestien helburua “benetan merezi duten gauzei atentzioa jartzen hastea da; eta agian ez horrenbeste, adibidez, sare sozialei”, hausnartu du.

Momentua da: bideratu dezagun bizitako guztia itxaropen bidera. Hau guztia pasatuko da. Eta ikusiko duzue Zeinen Ederra Izango Den.

Todo esto pasará. Y lo que aprendamos de ello durará por siempre… y será muy bello. Este es el mensaje del nuevo disco de ZETAK, “Zeinen Ederra Izango Den” (Oso Polita/Panda, 2020), disponible en plataformas digitales y en formato CD ya disponible desde hoy viernes 4 de diciembre.

Su nuevo trabajo se estrenó ayer jueves 3 con una listening party muy especial, que incluyó sorpresas y la ‘visita’ de personas muy importantes para ZETAK. Contó asimismo con la participación de sus fans, a través de las preguntas que les han enviado en los últimos días vía email y redes sociales. Esta puesta de largo de “Zeinen Ederra Izango Den” puedes verla de nuevo en el canal Youtube de la banda.

Además, esta listening party culminó con otro estreno: el vídeo de «Akelarretan», single incluido en el nuevo trabajo de Zetak.

Un proceso natural y colaborativo
Tal como señala el músico vasco Pello Reparaz, las canciones y vídeos que conforman este disco “nos pertenecen a todas/os”, pues el proceso de creación de “Zeinen Ederra Izango Den” (ZEID) ha sido muy colaborativo. “En este trabajo han participado mi abuela, mi madre, mi primo, los amigos de toda la vida, mi padre, mis tíos, mi crew, mi hermana, mi sobrina, mi prima, mi abuelo… En nuestros videoclips veo cientos de personas y siento que este disco es de TODAS/OS”, señala Reparaz.

Asegura que “ZEID” es el reflejo de un movimiento que ha surgido “de forma muy natural”, cuyo detonante ha sido la crisis del Covid-19. ZETAK se muestra positivo ante lo sufrido por la pandemia, “lo que aprendamos de ella durará por siempre”.

El objetivo de las seis canciones que conforman “ZEID” es que empecemos “a prestar atención a aquellas cosas que verdaderamente lo merecen, y quizás no tanto a nuestras redes sociales, por ejemplo”, reflexiona.

Es el momento: canalicemos todo lo vivido en ilusión. Todo pasará. Y será muy bello. Zeinen Ederra Izango Den.