ZETAK taldeak Oso Polita eta Panda Artist Managementekin batera argitaratuko du hurrengo singlea: “Hitzeman”

Pello Reparaz musikari nafarrak Oques Grasses talde katalaneko Josep Monterorekin batera sortu du abesti berria

Azaroaren 13an argitaratuko da plataforma digitaletan, eta “Oso Panda” aliantzaren lehen elkarlana izango da: Oso Polita eta Panda Artist Management elkartu egin dira ZETAK proiektua garatzeko

Pello Reparaz musikari nafarraren proiektu pertsonala da ZETAK, eta datorren azaroaren 13an kaleratuko du single digital berria. “Hitzeman” izena du Reparazek beste egilekide berezi batekin sortu duen abestiak: Kataluniako Oques Grasses taldeko Josep Monterorekin.

Singlea plataforma digital guztietan argitaratuko da, eta bideoa ere izango du, abestiaren letrari esanahi berezia emateko (euskara eta katalana nahasten dira). Kantuaren presave-a jada prest da.

“Hitzeman” singlea izango da “Oso Panda” aliantza berriaren lehen argitalpena: Oso Polita eta Panda Artist Management etxeek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Pello Reparaz musikari nafarraren proiektu pertsonala, ZETAK, elkarlanean garatzeko. 

Abesti berri hau baino lehen, 2020. urte pandemiko honetan beste bi kantu argitaratu ditu ZETAKek digitalki: “Zeinen Ederra Izango Den” -konfinamendu bete-betean kaleratu zen, eta 2 milioi ikustaldi baino gehiago ditu Youtuben eta Spotifyn-; eta “Hegan”, Gaztea Irratiari egindako “oparia”, irratiaren 30. urteurrena dela eta.

Zetak proiektuari buruz
ZETAK proiektua Pello Reparazek sortu zuen. Vendetta izeneko aurreko proiektuarekin arrakasta handiko urteak bizi ostean, taldea utzi eta konbo berri bat sortzea erabaki zuen, erregistroan ere muturreko aldaketa eginez; musika elektronikoko proiektua sortu zuen, eta Panda Artist Management etxearekin ekin zioten abenturari. Lan talde indartsua sortu du ZETAK proiektuak Gorka Pastor, Leire Colomo, Iban Larreburu (musikariak); Iratxe Reparaz, Joseba Razquin, Pau Vargas eta Artzai Iraurgirekin.

2019ko ekainaren 10ean aurkeztu zuen ZETAKek bere lehen singlea, “Errepidean” -bideoklip eta guzti-, zeinak 2 milioi ikustaldi baino gehiago dituena (Youtube eta Spotifyn). Pello Reparazek berak ekoitzia, «Errepidean» singlea «ZETAK» izeneko diskoan argitaratu zen beste 9 kanturekin batera. Aipatu lana 2019ko Durangoko Azokan aurkeztu zuten, eta ikus-entzule ugari izan zituzten bai diskoak sinatzeko garaian, bai zuzeneko aurkezpenean.


El proyecto personal del músico navarro Pello Reparaz, ZETAK, contará con un nuevo single en digital el próximo 13 de noviembre. Bajo el título Hitzeman, Reparaz firma esta nueva entrega con un coautor muy especial: Josep Montero, de la banda catalana Oques Grasses.

El single se editará en todas las plataformas digitales y vendrá acompañado de un vídeo que dotará de especial significado a las letras de la canción (en la que se entremezclan euskera y catalán). El presave del tema ya está disponible.

“Hitzeman” será el primer lanzamiento conjunto de la nueva alianza “Oso Panda”: Oso Polita y Panda Artist Management han firmado un acuerdo de colaboración para desarrollar conjuntamente el proyecto personal del músico navarro Pello Reparaz, ZETAK.

Esta nueva canción viene precedida de otros dos temas publicados en digital por ZETAK durante este pandémico 2020: “Zeinen Ederra Izango Den” -lanzada en pleno confinamiento, ha superado los 2 millones de reproducciones en Youtube y Spotify-; y “Hegan”, un “regalo” de la banda a Gaztea Irratia por su 30 aniversario.

Sobre Zetak
ZETAK nace de la mano de Pello Reparaz. Tras unos exitosos años con Vendetta, su anterior proyecto, decide dejar el grupo y crear un nuevo combo, cambiando radicalmente de registro con un proyecto de música electrónica. Empiezan esta aventura de la mano de Panda Artist Management. ZETAK ha creado un sólido equipo de trabajo junto con Gorka Pastor, Leire Colomo, Iban Larreburu (músicos); Iratxe Reparaz, Joseba Razquin, Pau Vargas y Artzai Iraurgi.

ZETAK presentó su primer single el 10 de junio de 2019, con “Errepidean” (videoclip incluido), que ya tiene más de dos millones de reproducciones en Youtube y Spotify. “Errepidean” se incluyó en su primer disco hómonino, el cual se presentó en el marco de la feria de Durango de 2019, con una gran afluencia de público, tanto en la firma de discos como en su presentación en directo.