ZETAK eta Oques Grasses taldeek hitza eman dute “Hitzeman” lanarekin / ZETAK y Oques Grasses dan su palabra en “Hitzeman”

Single berria azaroaren 13an, ostiralarekin, egongo da prest plataforma digitaletan / El nuevo single estará disponible en plataformas a partir de mañana viernes 13 de noviembre

Pello Reparaz (ZETAK) musikariak “Hitzeman” bideoa aurkeztuko du Youtubeko bere kanalean, ostirala 13an, 00:00etatik aurrera, eta zaleekin zuzenean ere hitz egingo du / Pello Reparaz (ZETAK) participará en el estreno del vídeo de “Hitzeman” en su canal de Youtube, el viernes 13 a partir de las 00:00h, comentándolo en directo con sus fans

«Momentu oso zailak dira denontzat. Ez dakigu noiz arte iraungo duen erokeria honek. Lehengo egoerara itzultzeko gogoz denok. Baina… Nork dio lehengo egoerara itzuli behar dugunik? Eta guzti honek zerbaitetarako balio izan badigu? Eta hemendik aurrera gehiagotan besarkatzen bagara? Eta elkarri «maite zaitut» gehiagotan esan?». Pello Reparazek (ZETAK) hitz horiekin aurkeztu zuen sareetan bere hurrengo singlearen kaleratzea; izan ere, “Hitzeman” abestia bihar, azaroak 13, ostiralarekin, egongo da eskuragarri plataformetan.

“Hitzeman” lanean, hitza emateko kontzeptuaren gaineko kontakizuna eratu dute ZETAK eta Oques Grasses taldeek, bertsoak euskaraz eta katalanez uztartuta.

Abestiak entzuleari zuzenean galdetzen dio: «Guzti honen ondoren zer egingo duzu gehiagotan? Familiarekin denbora gehiago pasa? Zure buruarekin? Lagunekin?”, zioen Pello Reparazek sare sozialetan.

Abesti berria bideo eta guzti dator, eta bideo hori jarraitzaileek ZETAKi bidali dizkioten piezekin osatu dute. Bideoa ostirala 13an argitaratuko da, 00:00etan, eta Pello Reparazek berak parte hartuko du estreinaldian, ZETAK taldearen Youtube kanalean, bideoari buruz eta “Hitzeman” kontzeptuari buruz zuzenean eta denbora errealean hitz egiteko zaleekin.

“Hitzeman” singlea euskarri digitalean argitaratuko da; dena den, ZETAK taldeak formatu fisikoan eta digitalean hemendik gutxira kaleratuko duen estudioko bigarren lanean ere sartuko dute.

Eman hitza. Eman ZURE hitza. “Hitzeman”.

ZETAK – «Zeinen Ederra Izango Den» (2020/12/04) PREORDER

ZETAK – «Zeinen Ederra Izango Den» (2020/12/04) PREORDER

«Son momentos complicados. No sabemos cuanto durará esta locura. Tenemos inmensas ganas de volver a la situación de antes. Pero… ¿Quién dice que debemos volver a la situación de antes? ¿Y si todo esto nos sirve para algo? ¿Y si a partir de ahora nos abrazamos más? ¿Y si nos decimos más veces «Te quiero»?”. Pello Reparaz (ZETAK) presentaba con estas palabras en sus redes el inminente lanzamiento de su próximo single “Hitzeman”, disponible en plataformas a partir de mañana viernes 13.

“Hitzeman” significa “dar la palabra” en euskera (hitz=palabra; eman=dar); un concepto sobre el que ZETAK y Oques Grasses han construido el relato de esta alentadora canción, en la que se entremezclan los versos en euskera y catalán.

La canción apela directamente a su oyente: “¿Qué es eso que intentarás hacer más a partir de ahora? ¿Pasar más tiempo con tu familia? ¿Contigo? ¿Con los colegas?”, continuaba Pello Reparaz en sus redes.

El nuevo tema viene acompañado de un vídeo realizado a partir de las piezas que las/os seguidoras/es han enviado a ZETAK. Este vídeo se hará público el viernes 13 a las 00:00h, y el propio Pello Reparaz participará en el estreno del mismo, en el canal de Youtube de ZETAK, comentando el vídeo y el concepto de “Hitzeman” con sus fans en tiempo real.

“Hitzeman” se publicará en digital y formará parte del segundo trabajo de estudio de ZETAK, que verá la luz en formato físico y digital próximamente.

Da la palabra. Da TU palabra. “Hitzeman”.