Orsai taldeak zaleen espiritua goresten duen “One Club Men” abestiarekin egin du debuta / Orsai debuta con el tema “One Club Men” que celebra el espíritu de la afición

Orsai taldeko partaideak futbolari profesionalak dira: Asier Villalibre, Óscar De Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga, Dani García eta Iñigo Lekue 

“One Club Men» abestia eskuragarri dago jada plataforma digital guztietan

Futbolari profesionalez osatutako rock taldea da Orsai; honako hauek dira kideak: Asier Villalibre (ahotsa eta tronpeta), Óscar De Marcos (gitarra), Mikel Balenziaga (gitarra), Mikel Vesga (gitarra), Dani García (bateria) eta Iñigo Lekue (baxua)Lagun arteko txantxa–denbora-pasa–»ezetz…» moduan sortu zen taldea, jokalekutik kanpo ere musikarekiko zaletasun handia baitute guztiek.

19-20 denboraldi-aurrean, taldeko sei kideetatik De Marcos baino ez zen ongi samar moldatzen gitarrarekin. Inolako asmo profesionalik gabe, baina horrelako erronkek pizten duten gogo eta ilusio guztiarekin, lokal bat alokatu zuten, entseatzen hasi ziren eta baita eskolak hartzen ere, teknika hobetzearren. Kontua serioago bihurtzen hasi zen 2019ko Gabonetan; izan ere, EITBren kontzertu batean parte hartu zuten eta Itoiz talde mitikoaren “Lau Teilatu” abestiaren bertsioa jo zuten. Eta jendeari gustatu egin zitzaion, antza. 

«One Club Men» da Orsai taldeak kaleratu duen lehen “futbol-rock» abestia; formatu digitalean argitaratu dute Oso Polita diskoetxearekin, eta zaleei musika biziaraztea da euren helburua, taldekideak entsegu-lokalean jotzeko elkartzen diren bakoitzean bizi duten moduan. «Komunitateko, senidetasuneko… ereserkia izatea nahi dugu. Online pokerrean jokatu ordez, rock-a egitea gogoko duen lagun kuadrilla batena«, diote. Zeren “One Club Men” abestiak garaipenaren ondoko ospakizuna gogorarazten du, porrotaren ondoko besarkada kontsolagarria, kaleak festaz eta algaraz gainezka jartzen dituzten zaletuak –zenbat sumatzen dugun berotasun horren hutsunea!–, eta, aldi berean, leialtasunaren, fideltasunaren, kidetasunaren sinonimo ere bada. 

Orsai taldearen abestiaren izenburua Athletic Club taldeak 2015. urtetik ematen duen sari batekin loturik dago, hain zuzen ere, kirol-karrera osoa talde berean egin duten futbolariei ematen dien One Club Men/Women sariarekin; normalki, txiki-txikitatik talde horren jarraitzaile izan direlako egiten dute karrera osoa klub berean. Saridun gehientsuenek beste klub batzuetako eskaintzei uko egin izan diete; horregatik, One Club Men/Women saria zure bizitzako taldearekiko leialtasunari emandako saria da, Athletic Clubekiko leialtasunari.

«One Club Men» abestian energia eta bizitasuna dira nagusi. Presta zaitez abesteko eta harmailetako beroa sentitzeko.

El grupo Orsai está formado por los futbolistas profesionales Asier Villalibre, Óscar De Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga, Dani García e Iñigo Lekue 
 
La canción “One Club Men» ya está disponible en todas las plataformas digitales

Orsai es la banda de rock formada por los futbolistas profesionales, Asier Villalibre (voz y trompeta), Óscar De Marcos (guitarra), Mikel Balenziaga (guitarra), Mikel Vesga (guitarra), Dani García (batería) e Iñigo Lekue (bajo)Surgió como una especie de broma-pasatiempo-“a que no hay…” entre este grupo de amigos, que fuera del terreno de juego comparte una gran afición por la música.

Era la pretemporada 19-20, y de los seis componentes del grupo, tan solo De Marcos se defendía a la guitarra. Sin ninguna pretensión profesional, pero con todas las ganas e ilusión que incitan este tipo de retos, alquilaron un local, empezaron a ensayar y tomaron clases para mejorar la técnica. La cosa empezó a ponerse seria cuando en las navidades de 2019, participaron en un concierto de la televisión pública vasca con su versión de “Lau Teilatu” de los míticos Itoiz y al público le gustó. 
 
«One Club Men» es la primera canción de “rock futbolero» que Orsai edita en digital con el sello Oso Polita, y con ella quieren hacer vibrar a la afición del mismo modo que la sienten ellos, cada vez que se reúnen para tocar en el local del ensayo. «Queremos que sea un himno de comunidad, de hermandad… El de una cuadrilla de amigos que en vez de apostar al póker online, les gusta hacer rock«, afirman. Porque “One Club Men” suena a la calurosa celebración tras una victoria, al reconfortante abrazo tras la derrota, a una afición inundando de fiesta y alegría las calles -¡cuánto añoramos ese calor!-, y, a la vez,  es sinónimo de lealtad, de fidelidad, de compañerismo
 
El título de la canción de Orsai hace referencia al premio One Club Men/Women que otorga el Athletic Club desde 2015 a aquellos/as futbolistas que han desarrollado toda su carrera en el mismo equipo -normalmente forman parte del mismo club del que han sido fans desde la infancia-. La gran mayoría de los/as premiados/as han declinado ofertas de otros clubes, por eso One Club Men/Women es un reconocimiento a la lealtad al equipo de tu vida, al Athletic.
 
«One Club Men” es una canción que desprende energía y vitalidad. Prepárate para cantarla y sentir el calor de las gradas.

https://youtu.be/EOFvyNjzKL4