Orsai taldeak Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango dio “One Club Men” diskoarekin bildutako dirua / Orsai destinará la recaudación de su disco al Banco de Alimentos de Bizkaia

Taldeak CD formatuan argitaratu du bere lehen singlea, entzuleen aldetik jasotako erantzun bikaina eta babes handia ikusita. “Hobby moduan hasi zena proiektu berezi-berezia bihurtu da”, diote, esker onez, Orsaiko kideek

“One Club Men” CDa ostiraletik (hilak 12) aurrera egongo da salgai Oso Politaren webgunean, baita Athletic-club.eus, Elkar eta Fnac-en ere. Bizkaian, gainera, kioskoetan eta Athletic Club denda ofizialean ere erosi ahal izango da

Aurre-salmentak 200 pack berezi eskaini zituen eta lehendabiziko 72 orduetan agortu ziren ale guztiak

Asier Villalibre, Óscar De Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga, Dani García eta Iñigo Lekue futbolari profesionalek osatzen duten rock taldeak CD formatuan argitaratu du “One Club Men” lehen singlea, eta salmentarekin lortzen duten diru guztia premia-egoeran dauden familiei laguntzera bideratuko dute, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren bitartez.

Orsai taldeko kideek ekintza solidario hau egitea erabaki dute, taldearen “One Club Men” lehen abestiaren aurrean entzuleek sekulako erantzuna eman dutela ikusi ostean. Izan ere, abesti hori zale zuri-gorrien espirituari egindako gorazarrea da: leialtasuna, kidetasuna, komunitatea. “Hobby moduan hasi zena proiektu berezi-berezia bihurtu da. Geure diskoa esku artean izan eta zuekin partekatzea eta, aldi berean, Bizkaiko Elikagaien Bankuari lagundu ahal izatea benetan sinesgaitza da guretzat”, adierazi dute taldekideek, esker onez, sare sozialetan.

“One Club Men” CDa hilaren 12an, ostiralarekin, jarriko da salgai 10 euroan, Oso Politaren web-dendan, baita Athletic-club.eus, Elkar eta Fnac-en ere. Bizkaian, gainera, kioskoetan eta Athletic Club denda ofizialean ere erosi ahal izango da.

Ekimen honen erantzunak eman ditu jada lehen fruituak; izan ere, otsailaren 26an, ostiralean, aktibatu baitzen aurre-salmenta Oso Politaren webgunean, eta sold out egitera iritsi zen. Lehendabiziko 72 orduetan agortu ziren Orsairen pack bereziaren 200 aleak. Aipatu pack horretan, “One Club Men” singlearen CDaz gain, Orsairen logoarekin pertsonalizatutako makilak (baketak) eta plektro (pua) bat lor zitezkeen.

La banda publica su primer single en formato CD, animada por la gran respuesta y el cariño recibidos por parte del público. “Lo que empezó como un hobby, se ha convertido en un proyecto muy especial”, agradecen los miembros de Orsai

El CD “One Club Men” estará a la venta desde este viernes, 12 de marzo, en la web de Oso Polita, así como en Athletic-club.eus, Elkar y Fnac. En Bizkaia podrá adquirirse además en kioscos y en la tienda oficial de Athletic Club

La preventa con las 200 unidades de la edición especial de “One Club Men” se agotó en apenas 72 horas

La banda de rock formada por los futbolistas profesionales Asier Villalibre, Óscar De Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga, Dani García e Iñigo Lekue ha publicado en formato de CD su primer single “One Club Men”, y destinará la recaudación íntegra de las ventas a ayudar a las familias más necesitadas a través del Banco de Alimentos de Bizkaia.

Orsai ha decidido emprender esta acción solidaria tras la gran acogida por parte del público de su tema debut, “One Club Men”, todo un himno que celebra el espíritu de la afición rojiblanca: lealtad, compañerismo, comunidad. “Lo que empezó como un hobby, se ha convertido en un proyecto muy especial. Ver nuestro disco y compartirlo con vosotros/as, a la vez que colaboramos con el Banco de Alimentos de Bizkaia, es algo verdaderamente increíble”, agradece la banda en sus redes.

El CD “One Club Men” estará a la venta -al precio de 10 euros-, desde este viernes 12, en la tienda web de Oso Polita, así como en Athletic-Club.eus, Elkar y Fnac. En Bizkaia, también se podrá adquirir en kioscos y en la tienda oficial de Athletic Club.

Esta iniciativa ya ha dado sus primeros frutos con una respuesta masiva a la preventa, que se activó el pasado viernes 26 de febrero en la web de Oso Polita. En las primeras 72 horas se agotaron las 200 unidades del pack especial Orsai, el cual además del CD “One Club Men”, incluía baquetas y púa personalizadas con el logo de Orsai.