Orsai está de vuelta con su versión de Corazón de tango junto a Francis de Doctor Deseo

La banda Orsai está formada por los futbolistas profesionales Asier Villalibre, Óscar De Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga, Dani García e Iñigo Lekue

La canción Corazón de tango ya está disponible en todas las plataformas digitales

Entre partidos y entrenamientos, esta cuadrilla de amigos sigue metiendo horas en el local, trabajando en nuevas canciones. Muchos son los artistas que han tenido una gran influencia entre los componentes, como Fito & Fitipaldis, en cuyo último single, Cada vez cadáver, la banda tuvo ocasión de colaborar con uno de los más grandes. Los bilbaínos Doctor Deseo son otra de las bandas preferidas de Orsai y no han podido evitar hacerles un pequeño homenaje en forma de canción que se estrena hoy: la versión de Orsai del himno Corazón de tango.
 
Ya es conocida desde hace unos años, como se demostró en el álbum Athletic Bihotzez, la afición de Francis Díaz, vocalista y líder de Doctor Deseo, al Athletic Club. Por lo que cuando supo de esta nueva canción, no dudó en unirse al proyecto sumando su voz a la de Villalibre y participando en el videoclip, con imágenes de la grabación en El Tigre Studios.
 
Orsai ya demostraron de lo que son capaces con su primer single, One Club Men, con cerca de medio millar de visualizaciones en Youtube. «Queremos que sea un himno de comunidad, de hermandad...” dijeron, y ahora podemos escuchar este nuevo himno en todas las previas. Lo que empezó en la pretemporada 19-20, compartiendo una gran afición por la música, ha llevado en poco tiempo a Orsai a publicar dos temas, One Club Men y Corazón de tango, ambos editados por el sello Oso Polita, y destinar los beneficios íntegros al Banco de Alimentos. Aún están a la venta las últimas unidades del pack especial One Club Men (CD + baquetas + púa).
 
Orsai ya han hecho vibrar al público una vez, esta nueva canción desprende energía y vitalidad. Prepárate para cantar con ellos Corazón de tango y disfrutar de este homenaje a un clásico.

Orsai bueltan da eta Corazón de tango abestiaren bertsioa egin du Doctor Deseo taldeko Francisekin batera

Asier Villalibre, Óscar De Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga, Dani García eta Iñigo Lekue futbolari profesionalek osatzen dute Orsai

Corazón de tango abestia plataforma digital guztietan eskuratu daiteke jada

Partida eta entrenamendu artean, lagun kuadrilla honek entsegu lokalean orduak sartzen jarraitzen du, kantu berriak jotzen eta lantzen. Asko dira taldekideengan eragina izan duten artistak, hala nola Fito & Fitipaldis, eta artista handi horren Cada vez cadáver azken singlean kolaboratzeko aukera izan zuten. Orsaiko kideen gogoko beste taldeetako bat Doctor Deseo da, eta omenaldi txiki bat egin nahi izan diote talde bilbotarrari, cover itxuran: Corazón de tango abestiaren bertsioa egin dute.
 
Athletic Bihotzez albumean erakutsi zuen bezala, Doctor Deseo taldeko abeslari eta liderra den Francis Diaz athleticzalea da. Beraz, abestiaren berri izan zuenean berehala bat egin zuen proiektuarekin, eta Villalibrerekin batera abesteaz gain, bideoklipean ere parte hartu du, bideoklip horretan, El Tigre Studios estudioetan egindako grabaketako irudiak ikusi daitezke.
 
Orsaik argi utzi zuen zertarako den gai One Club Men lehen singlearekin, Youtubenia milioi-erdi ikustaldi lortu baititu. «Komunitateko, senidetasuneko… ereserkia izatea nahi dugu” esan zuten eta orain ereserki berri hori entzuten da partida guztiak hasi aurretik. Musikarekiko zaletasuna handia partekatuz hasi zen Orsairen proiektua 19-20 aurredenboraldian eta denbora gutxian bi abesti argitaratzera iritsi dira, One Club Men eta Corazón de tango; bi abestiak Oso Polita diskoetxearekin argitaratu dituzte. Lehenengo abestiarekin irabazitako diru guztia Bizkaiko Elikagaien bankura bideratu zuten. One Club Men pack bereziko (CD + baketak + pua) ale batzuk geratzen dira oraindik salgai.
 
Orsaik zirrara eragin zigun behin, eta abesti berri honek energia eta bizitasuna helaraziko dizkigu. Presta zaitez Corazón de Tango haiekin batera abesteko eta klasiko bati egindako omenaldi honekin gozatzeko.