KOLAKAO, el nuevo dulce de CHILL MAFIA // ‘KOLAKAO’, CHILL MAFIAren erritmo gozo berria

La cuadrilla de Navarra presenta single y sigue de gira
por Euskal Herria y Madrid

¿A quién le amarga un dulce? Aunque hay dulces y dulces. Así lo entienden CHILL MAFIAque no son ni de Nesquik ni de Cola Cao. Han encontrado formas mejores de darle un toque a la leche (y a la vida): KOLAKAO’ es su nuevo single, una letra comidita de sorna, sobre una base downtempo y unos versos con reminiscencias al folk euskaldun, de toques dubstep y con un sinte juguetón y aniñado. Tiritos de por dónde puede ir su segunda mixtape (o no). Porque CHILL MAFIA sigue con ‘KOLAKAO‘ su andadura por convertirse en el colectivo más inclasificable de Euskal Herria.

Defensores del chándal de tres franjas y la txapela, de la tradición y las mezclas más imprevisibles, como demuestra el videoclip que acompaña al single. ‘KOLAKAO’ es una nueva vuelta de tuerca al completo imaginario de estos jóvenes de entre 19 y 22 años.

Una letra que habla sin tapujos de drogas y sexo, pero acompañada de un videoclip en blanco y negro con imágenes de un documental sueco sobre la cultura vasca de los años sesenta: volando cabezas, siempre, como le gusta a la mafia, a los CHILL MAFIA en concreto. El montaje del clip es de Julen Goldarazena (Flako Fonki, el propio cantante de la formación) y el lyric, en euskera y castellano, es una colaboración con Gabi de la maza, célebre por su canal de YouTube con karaokes de canciones en euskera.

La cuadrilla de amigos de Pamplona, que reúne a productores, DJs, MC’s, diseñadores y graffiteros, ya puso patas arriba el panorama euskaldun con su primera Mixtape: EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA’ (más de 600.000 streams en Spotify). Unos cuantos Sound Systems a sus espaldas, pinchadas y eventos musicales. De ahí surgió la idea de producir su propia música dando lugar a lo que, desde hace meses, conocemos como CHILL MAFIA. Mafia operativa y a pleno rendimiento, a la espera de segunda mixtape.

CHILL MAFIA recoge influencias que van desde el punk de los 80 al reggae, pasando por el hip hop y, por supuesto, la canción tradicional vasca. Todo ello se pondrá a prueba sobre las tablas próximamente: estarán hoy mismo, 7 de mayo, en Bilbao en un concierto gratuito hasta completar aforo (Bizkaia Aretoa a las 18:00) y el 27 de mayo en la Sala Independance de Madrid. ¡‘KOLAKAO’ para todos!

‘KOLAKAO’, CHILL MAFIAren erritmo
gozo berria

Nafarroako kuadrillak single berria aurkeztu eta birarekin jarraituko
du Euskal Herrian eta Madrilen

Nork ez ditu gozokiak maite? Badira gozokiak eta gozokiakCHILL MAFIA taldekoakez dira ez Nesquik zale, ezta Cola Cao zale ere. Esneari (eta bizitzari) ukitu bat emateko modu hobeak topatu dituzte: ‘KOLAKAO’ taldearen single berria da, trufaz jositako letrak downtempo oinarri baten gainean, eta euskal folka gogorarazten duten bertsoak, dubstep ukituak, eta sinte jostari eta umetia. Horra hor taldearen bigarren mixtape-a zertan datzan ulertzeko ildoak (edo ez). Izan ere, CHILL MAFIA taldeak Euskal Herriko kolektibo sailkagaitzena bihurtzeko bidean aurrera egiten jarraitzen baitu bere ‘KOLAKAO’ lanarekin.

Hiru marrako txandalaren eta txapelaren defendatzaile dira, tradizioaren eta nahasketa ustekabekoenen defendatzaile, eta horren adierazgarri da singlearekin batera kaleratu duten bideoklipa. ‘KOLAKAO’ lanarekin, 19 urtetik 22 urtera bitarteko gazte hauek beste pauso bat eman dute beraien identitate propioaren sorkuntzan.

Drogei eta sexuari buruz argi eta garbi hitz egiten duen letra, zuri-beltzeko bideoklip batean, non hirurogeita hamarreko hamarkadan euskal kulturari buruz egindako dokumental suediar bateko irudiak agertzen diren: denak harrituta uzteko moduko produktua, beti, mafiak egin ohi duen lez, CHILL MAFIAk, zehazki. Klipa Julen Goldarazenak (Flako Fonki, taldeko abeslariak berak) muntatu du eta lyrica, euskaraz eta gaztelaniaz, Gabi de la Mazarekin elkarlanean egin dute; Gabi de la Maza bere YouTube-ko kanalean euskal abestien karaokeak egiteagatik da ezaguna.

Iruñeko lagun kuadrillan produktoreak, DJ-ak, MC-ak, diseinatzaileak eta graffitigileak biltzen dira, eta lehendik ere hankaz gora jarri zuten euskal musikaren panorama lehen Mixtape-arekin: ‘EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA’ (Spotify plataforman 600.000 stream baino gehiago izan ditu jada). Hainbat Sound System eginak dituzte, baita pintxaldiak eta musika-ekitaldiak ere. Hortik sortu zen euren musika egiteko ideia, eta duela hilabete batzuetatik ezagutzen dugun CHILL MAFIA sortu zuten. Mafia operatibo eta errendimendu bete-betean dago, bigarren lan luzearen zain.

CHILL MAFIA taldeak askotariko influentziak biltzen ditu: 80ko hamarkadako punk-a, hip hop-a eta, jakina, euskal kantu tradizionalak. Hori guztia oholtza gainean erakutsi beharko dute laster: gaur bertan, maiatzak 7, Bilbon arituko dira, eta kontzertua doan izango da, edukiera bete arte (Bizkaia Aretoan, 18:00etan); eta maiatzaren 27an Madrilgo Sala Independance aretoan egingo dute emanaldia. ‘KOLAKAO’ denontzat!