EZPALAK taldeak disko berria iragarri du udaberrirako / EZPALAK anuncia nuevo álbum en primavera

La agencia Ayuken Management & Productions se alía con Oso Polita para el desarrollo de esta prometedora banda zestoarra / Ayuken Management & Productions etxeak Oso Politarekin bat egin du Zestoako etorkizun handiko talde honen garapenerako

Rock alternatiboa egiten duen Ezpalak talde zestoarrak udaberri honetan argitaratuko du estudioko bigarren albuma. Ayuken Management & Productions eta Oso Polita etxeek bat egin dute etorkizun -oso- handiko talde euskaldun honen garapenean elkarlanean jarduteko.

2019an sortu zen Ezpalak taldea, beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak honako hauek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). Azken hori duela gutxi sartu da taldean, Xabi Arrieta aurreko bateria-jotzaileak taldea utzi ondoren.

2020. urte gorabeheratsua gaindituta, Ezpalak taldea bueltan da berriro, taldekideen hitzetan soinu “irmoagoarekin”: fuzz gitarrak, psikodelia-kutsuak eta noisea, riff potenteak, punk boladak eta, “zergatik ez, halako pop malenkonia bat”, diotenez.

2019ko martxoan taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten, eta 2020an, berrikiago, “Itzala”, “Tristura” eta “Hegan edo hilik” singleak; lan horien ostean, bigarren diskoaren “produkzioa eguneratuagoa” izango da eta sintetizadoreak zorrotzagoak, “diskoari ukitu psikodelikoak eta lo-fi soinuak” ekarriz, adierazi dute Ezpalako kideek.

Disko berri horretan, erritmo rockero eta dantzagarriagoak iritsiko dira, laurogeita hamarreko hamarkadako eragin nabariarekin, Sonic Youth, Dinosaur Jr., Nirvana edo The Smashing Pumpkins taldeak gogoraraziz. Garage eta grunge estiloen arteko soinu horiek askoz nabariagoak eta garbiagoak ziren taldearen lehen LPan –“Ezpalak” (2019)–; orain, aldiz, soinu horiek nortasun propioa duten eta gaur egungoagoak diren taldeen beste erreferentzia batzuetan barreiatzen dira, besteak beste Ty Segall, Shame, Idles edo Fontaines D.C..

Zergatik Ezpalak

Taldearen izena Seiurte taldearen disko batetik dator: “Duela urte batzuk, Seiurte taldearen disko bat produzitu, grabatu eta nahasteko plazera izan nuen» dio Ezpalak taldeko gitarrista eta Grises taldeko kide ez ezik, Zestoako Gaztain estudioaren jabe ere baden Eñaut Gaztañagak. Iokini (Seiurteko abeslariari) galdetu nionean diskoaren izenburua zein izango zen, Ezpalak izango zela erantzun zidan, eta beretzat zer esan nahi zuen adierazi zidan. Asko gustatu zitzaidan, eta beti izan dut gogoan etorkizuneko balizko proiektu baterako. Taldean proposatu nuen, eta ongi iruditu zitzaien”, adierazi du Eñautek; Eñaut bera artista ugariren lanen produktore izan da, hala nola Izaro, Dupla, Olatz Salvador, Las Sexpeares edo Grises bere taldea bera, besteak beste.

Ezpalak, grupo de rock alternativo afincado en Zestoa (Gipuzkoa), publicará su segundo álbum de estudio esta primavera. Su oficina Ayuken Management & Productions se alía con Oso Polita para colaborar en el desarrollo de esta -muy- prometedora banda euskaldún.

Formada en 2019, Ezpalak se compone de miembros de bandas como Voltaia, Los Moths o Grises. Ezpalak son Juanjo Berasain (voz), Eñaut Gaztañaga (guitarra), Unai Eizagirre (bajo) y Janardana Iglesias (batería). Este último se ha incorporado recientemente a la banda tras la marcha de su anterior batería, Xabi Arrieta.

Superado el convulso 2020, Ezpalak regresa con un sonido que ellos mismos definen como “más contundente”, a caballo entre guitarras fuzz, tintes de psicodelia y noise, potentes riffs, ramalazos punk y, “por qué no, cierta melancolía pop”, explican.

Tras la publicación de su álbum homónimo en marzo de 2019, y los más recientes singles “Itzala”, “Tristura” y “Hegan edo hilik” en 2020, su esperado segundo álbum cuenta con “una producción más actual” y más afilados sintetizadores “que añaden al disco pinceladas psicodélicas y sonidos lo-fi”, avanza Ezpalak.

Su nuevo disco trae consigo unos ritmos más rockeros y bailables, impregnado de evidentes influencias noventeras que nos llevan a Sonic Youth, Dinosaur Jr., Nirvana o The Smashing Pumpkins. Estos sonidos entre el garage y el grunge eran mucho más palpables y nítidos en su LP debut, “Ezpalak” (2019), los cuales ahora se diluyen en una gama de sonidos con carácter propio y otras referencias a grupos más actuales como Ty Segall, Shame, Idles o Fontaines D.C., entre otros.

Por qué Ezpalak

El nombre del grupo viene de un disco de Seiurte: “Hace unos años tuve el placer de producir, grabar y mezclar un disco de Seiurte -comenta Eñaut Gaztañaga, guitarra de Ezpalak, miembro asimismo de Grises y propietario del estudio Gaztain en Zestoa; Cuando le pregunté a Iokin (cantante de Seiurte) cómo se llamaría el disco, me dijo que se llamaría Ezpalak y me explicó lo que significaba para él: “ezpalak” son las astillas que surgen de un mismo tronco y que adquieren ‘vida propia’. En su caso, Seiurte es el tronco y sus discos representan las ‘astillas’. Me gustó mucho este concepto y siempre lo he tenido en mente para un posible futuro proyecto. Lo planteé en el grupo y les pareció bien”, apunta Eñaut, quien ha producido numerosos trabajos para artistas como Izaro, Dupla, Olatz Salvador, Las Sexpeares o su propia banda Grises, entre otras muchas.