Chill Mafia lanzan un beef reggaetonero a la escena euskalduna con ‘Bedeinkatua’ / Chill Mafiak beef reggaetonero bat ekarri du euskal eszenara ‘Bedeinkatua’ singlearekin

Nuevo single, doble objetivo: aclarar quién manda en Euskal Herria y prender la pista perreando

No casarse con nadie es leitmotiv en Chill Mafia. Pero esta vez, la cuadrilla de jóvenes de Iruñea lo lleva un paso más allá: no solo no habrá nupcias, sino que habrá tangana. Eso sí, la batalla no será a puños, será bailada: ‘Bedeinkatua’ es, bajo un beat de reggaeton old school con ecos al primer Don Omar, un beef a la escena emergente de los últimos años en Euskal Herria.

Órdago, viene de hor dago, en euskera “ahí está”: una jugada del mus en la que se apuesta todo de una vez. Esa es la actitud del colectivo: todo o nada. A la Chill Mafia no le gustan las falsas reivindicaciones, por lo que su nuevo single beefea, según la cuadrilla de Iruñea, “a los que dicen que recuperan la cultura vasca y simplemente cantan música de tendencia en euskera”. ‘Bedeinkatua’, producida por Chick Juarez, es un perreo con mala baba, que evoca a la ‘Gasolina’ de Daddy Yankee, pero sumando un sampleo de Mikel Laboa (Bedeinkatua).

El tema viene acompañado de un vídeo, estética puro hip hop, con un plano medio y Beñat Rodrigo (Kiliki Frexko) desafiante ante la cámara, elaborado por Julen Goldarazena aka Flako Fonki, miembro de la Chill Mafia y de Chill Nobita Filmak. La cover del single es un homenaje al EP ‘Tu Padre’ de reggeaton guarro con el que Chill Mafia andan flipados, de ahí los dos perros apareándose. 

Nada que ver este ‘Bedeinkatua’ con su último tema hasta la fecha, un Kolakao que era una invitación al desenfreno, con versos en recuerdo a la música tradicional euskaldun y sobre una base de toques dubstep. Mucha versatilidad, pero siempre retadores. Mantienen a todo el mundo alerta en su escalada musical, a la espera de una mixtape que suceda a su ‘EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA’, siguiendo sus bolos -muchos aún por anunciar- por todo el Estado pero, sobre todo, poniendo patas arriba la escena en Euskal Herria.

Chill Mafiak beef reggaetonero bat ekarri du euskal eszenara ‘Bedeinkatua’  singlearekin

Single bat, bi helburu: Euskal Herrian nagusi nor den argi uztea eta dantza-pista sutan jartzea perreatzen

Inorekin bat ez egitea Chill Mafiaren leitmotivetako bat da. Baina, oraingoan, gazte iruindar hauek haratago doaz: ez dute inorekin bat egingo eta, gainera, iskanbila eragingo dute. Hori bai, iskanbilan ez dituzte ukabilak astinduko, gerriak baizik: ‘Bedeinkatua’ abestia beef bat da, hasierako Don Omar gogorarazten duen old school reggaetoneko beat batean oinarritutako beef bat Euskal Herrian azken urteotan indarra hartzen ari diren artistei.

Musean bezalaxe, hordagoka dabiltza beti. Horixe da kolektiboaren jarrera: dena ala ezer ez. Chill Mafiak ez ditu sasialdarrikapenak gogoko; horrela, bada, Iruñeko kuadrillak dioenez, «euskal kultura berreskuratzen ari direla esan eta, besterik gabe, modako musika euskaraz kantatzen dutenei» egindako beef bat da single berria. ‘Bedeinkatua’ Chick Juarezen ekoizpen-lana da, perreo zirikatzaile bat, Daddy Yankee-ren ‘Gasolina’ gogorarazten duena, Mikel Laboaren sampleo eta guzti (‘Bedeinkatua). 

Abestiarekin batera dator bideoa, Julen Goldarazenak egindakoa: hip hop estetika peto-petoa, plano ertainekin eta Beñat Rodrigo (Kiliki Frexko) desafiatzaile agertzen dela kamera aurrean. Goldarazena aka Flako Fonki Chill Mafiako kide izateaz gain, Chill Nobita Filmak-eko kide ere bada. Singlearen coverrarekin omenaldi bat egin nahi izan diote reggeatoneko EP bati; hain zuzen ere, Chill Mafiakoei demasa iruditzen zaien reggeaton lizuneko ‘Tu Padre’ EPari, eta horregatik agertzen dira bi txakur estaltzen. 

Bedeinkatua’ honek ez du inolako zerikusirik orain arte kaleratu duten azken abestiarekin; izan ere, Kolakao neurrigabekerien aldeko aldarria da, euskal musika tradizionala gogoratzen duten bertsoak, dubstep ukituak dituen oinarri batekin. Biziki aldakorrak, baina desafiatzaile beti. Mundu guztiari erne egonarazten diote beren musika-eskaladarekin, ‘EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA’ lanaren hurrengo mixtapea noiz aterako zain, beren emanaldiak–iragarri gabeko asko dituzte oraindik– jarraitzen Estatu osoan barrena, baina, batez ere, Euskal Herriko musika-eszena hankaz gora jartzen.