Chill Mafia: Trap ruralari oda / Oda al Rural-Trap

Nafarroako kuadrillak Oso Polita diskoetxe euskaldunarekin bat egin du, El Columpio Asesino, Nacho Vegas eta Ezpalak artistekin batera.

Chill Mafia kolektibo bat baino askoz gehiago da. Iruñeko lagun kuadrilla bat da; produktoreak, abeslariak, DJk, Mc’ak, diseinatzaileak eta graffitigileak dira, eta euskal panorama hankaz gora jarri dute joan den urtarrilean GAZTE ARRUNTAREN KOPLAK singlea biralizatu zenetik.

Mafia existitzen da: Nafarroako hiriburuko hainbat auzotako 19 urtetik 22 urtera bitarteko gazte hauek dira; izan ere, hainbat Sound System egin ondoren, kultura-mugimendu bat sortu zuten, eta pintxaldiak eta musika-ekitaldiak antolatzen hasi ziren. Hortik hasi ziren euren musika egiten, eta duela hilabete batzuetatik ezagutzen dugun Chill Mafia sortu zuten.

Askotariko influentziak biltzen ditu taldeak: 80ko hamarkadako punk-a, reggae-a, dub-a, reggaeton-a, hip hop-a eta, jakina, euskal kantu tradizionalak. Chill Mafia taldean dena da baleko: musika beltza eta latinoa, baita kantu klasikoen berrinterpretazioak ere. Auzoko kolektibo bat, hiria eta landa-ingurunea nahasten dituena: Landa-Trap? Horregatik konbinatzen dituzte hain ongi txandala eta txapela bideoklipetan, eta horregatik ezkontzen da marmitakoa latako garagardoarekin (eta txorizoa, ez dadila inoiz falta izan). 

Euskal Herri osoaren ahotan ibili dira urte hasiera honetan lehen Mixtape-ari esker: ‘EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA’; Spotify plataforman 600.000 stream baino gehiago izan ditu jada. Datozen hilabeteetan zuzenean aurkeztuko dute, single berriekin batera, Euskal Herrian eta Madrilen. Kontzertua Madrilgo Independance aretoan izango da maiatzaren 27an; sarrerak gaur jarriko dira salgai lasttour.net webgunean.

La cuadrilla de Navarra se suma al sello euskaldún Oso Polita junto a artistas como El Columpio Asesino, Nacho Vegas y Ezpalak

Chill Mafia es mucho más que un colectivo. Es una cuadrilla de amigos de Pamplona que reúne a productores, cantantes, DJs, Mc’s, diseñadores y graffiteros y que ha puesto patas arriba el panorama euskaldun desde que el pasado mes de enero se viralizó su single GAZTE ARRUNTAREN KOPLAK

La mafia existe y son estos jóvenes de entre 19 y 22 años de diferentes barrios de la capital navarra que, tras unos cuantos Sound Systems, crearon un movimiento cultural organizando pinchadas y eventos musicales. De ahí surgió producir su propia música dando lugar a lo que, desde hace meses, conocemos como Chill Mafia

El grupo recoge influencias que van desde el punk de los 80 al reggae, dub, reggaetón, hip hop y, por supuesto, a la canción tradicional vasca. En Chill Mafia todo vale: desde música negra y latina a la reinterpretación de canciones clásicas. Un colectivo de barrio que mezcla lo urbano con lo rural, ¿Rural-Trap? De ahí que en sus videoclips chándal y txapela combinen tan bien y el marmitako se maride con cerveza de lata (y el txorizo, que eso nunca falte).


Han estado en boca de toda Euskal Herria en lo poco que llevamos de año gracias a su primera Mixtape: ‘EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA’, que ya cuenta con más de 600.000 streams en Spotify. En los próximos meses la estarán presentando en directo junto a los nuevos singles por Euskalherria y Madrid. Las entradas para elconcierto de Madrid el 27 de mayo en la sala Independance, están a la venta a partir de hoy a través de lasttour.net.