Bulego taldeak ‘Bueltan da!!!’ aurkeztu du, estreinako diskoaren lehen singlea // Bulego presenta ‘Bueltan da!!!’, el primer single de su álbum debut

Lehen singlea bideodei jendetsu esklusibo baten bitartez aurkeztu eta egun gutxira, ‘Bueltan da!!!’ plataforma digital guztietan aurki daiteke jada

Oroitzen presarik gabe bizi ginen garai hura? Lotsak urrunean ikusten genituen eta sentimenduak azaleratzea gauza erraza zen. Txikiak ginen bai, baino helduek guztia zuten ikasteko gutaz. Bizitza bizitzea zen egin beharreko bakarra eta gozatu egiten genuen hortan. Negar egin nahi bagenuen negar egiten genuen, pozez dantzatu nahi baginan dantzatzen genuen eta norbaiti muxu bat eman nahi bagenion ala egiten genuen. 

Poza, inozentzia eta euforia: sentsazio horiek transmititzen ditu Bulego taldearen ‘Bueltan Da!!!’ azken singleak. Guztiok barruan dugun neskatilarekin edo mutikoarekin konektatzen gaitu abestiak; denboran atzera egin eta gure haurtzaroa gogorarazten digu, berriro ere ilusioz gainezka egon gaitezen.  

Boskote gipuzkoarrak soinu onduagoa eta landuagoa dakar azken lan honetan, gorputza mugiarazten digun soinua, lehen akordetik hasi eta azken akordera arte dantza, gozamena eta irriak eraginez. Eñaut Gaztañagak eta Tomas Lizarazuk produzitutako abesti original hau, gainera, Iratxe Reparazek zuzendutako bideoklip batekin dator. Film horretan, Bulego taldearen alderik dibertigarriena agertzen da, lagunartean, denbora-pasa eta skate gainean ibiltzen, gaztetasunaren ereserki honen erritmoari jarraikiz.

Taldearen lehenengo diskoaren aurrerapena izaki, udazkenean argitaratuko duela, Bulego taldeak 2021. urte honetarako prestatu duenaren hainbat zertzelada argitu dizkigu singleak. Urtebeteko ibilbidea baino egin ez duen arren, rollo-oneko pop dantzagarria euskara hutsean egiten duen talde hau Euskadiko poparen erreferentzia berria dela esan daiteke, eta urte amaieran lehen lan luzearen kaleratzearekin biribilduko dute euren proposamena. Lan horretan orainaldiaren gaia landuko dute, eta oraina bizitzeari eta bizitzaz gozatzeari buruz mintzatuko dira, ‘Bueltan da!!!’ singlearekin sumatu dezakegunez. 

Bulego presenta ‘Bueltan da!!!’, el primer single de su álbum debut, previsto para otoño de 2021

Tras presentar en exclusiva este adelanto mediante videollamada multitudinaria unos días antes, ‘Bueltan da!!!’ ya está disponible en todas las plataformas digitales

¿Recuerdas aquella época en la que vivíamos sin prisa? Veíamos las vergüenzas a lo lejos y era fácil exteriorizar los sentimientos. Éramos niños, sí, pero los adultos tenían todo que aprender de nosotros. Lo único que había que hacer era vivir la vida y disfrutábamos de ello. Llorábamos si queríamos llorar, bailábamos si queríamos bailar, y si queríamos dar un beso a alguien lo hacíamos. 

Estas sensaciones: alegría, inocencia y euforia, son las que transmite ‘Bueltan Da!!!’, el último single de Bulego y primero que edita con Oso Polita. Una canción que nos hace conectar con el niño que todos llevamos dentro, viajar en el tiempo, y revivir nuestra infancia para devolvernos la ilusión. 

El quinteto de Gipuzkoa presenta con este último trabajo un sonido más maduro y elaborado que recorre nuestro cuerpo haciéndonos bailar, disfrutar y reír desde su primer acorde al último. Este tema original, producido por Eñaut Gaztañaga y Tomas Lizarazu, viene además acompañado por un videoclip, dirigido por Iratxe Reparaz. En el film podemos ver la cara más divertida de Bulego, acompañado de sus amigos pasando el rato y montando en skate al ritmo de este himno a la juventud.

Como adelanto de lo que será el álbum debut de la banda, que verá la luz en otoño, este single desvela algunas pinceladas de lo que Bulego tiene preparado para 2021. Tras postularse como la nueva referencia del pop en Euskadi en solo un año de recorrido, la propuesta de este grupo de pop bailable y buenrollero íntegramente en euskera culminará a finales de año en su primer largo. Este trabajo trata el tema del presente, de vivir el ahora, y de disfrutar de la vida, como ya podemos atisbar con ‘Bueltan da!!!’.