ZETAK

ZETAK Pello Reparaz geldiezinak sortutako proiektua da, eta musika elektronikoa euskaraz egiten du. Vendetta taldearekin arrakasta handiko urteak bizi ostean, musikari nafarrak taldea utzi eta konbo berri bat sortzea erabaki zuen, erregistroan ere muturreko aldaketa eginez; musika elektronikoko proiektua sortu zuen. Panda Artist Management etxearekin ekin zioten abentura honi. ZETAKek lantalde sendoa sortu du honako hauekin batera: Gorka Pastor, Leire Colomo, Iban Larreburu (musikariak); Iratxe Reparaz, Joseba Razquin, Pau Vargas eta Artzai Iraurgi.
 
2019ko ekainaren 10ean aurkeztu zuen ZETAKek bere lehen singlea, “Errepidean” (bideoklip eta guzti),eta bi milioi erreprodukzio baino gehiago izan ditu jada Youtube eta Spotify plataformetan. “Errepidean” singlea izen bereko disko batean argitaratu zen; diskoa 2019ko Durangoko Azokan aurkeztu zuten, eta ikus-entzule ugari izan zituzten bai diskoak sinatzeko garaian, bai zuzeneko aurkezpenean.

Berriki, Gaztea Irratiak (EiTB) antolatzen dituen Gaztea Sariak 2020 ekitaldian hiru sari eskuratu ditu ZETAKek: Talde onena, Zuzeneko onena eta Konfinamenduko kantu/bideo onena (“Zeinen Ederra Izango Den” abestia).

“Zeinen Ederra Izango Den”, “Hegan” eta “Hitzeman” (Kataluniako Oques Grasses taldeko Josep Monterorekin batera idatzi eta interpretatutakoa) aurrerapen-singleak kaleratu ostean, ZETAKek “Zeinen Ederra Izango Den” bigarren diskoa argitaratuko du 2020ko abenduaren 4an, Oso Polita eta Panda Artists Management etxeekin.

ZETAK es un proyecto de música electrónica en euskera que nace de la mano del siempre inquieto Pello Reparaz. Tras unos exitosos años con Vendetta, su anterior proyecto, el músico navarro decide dejar el grupo y crear un nuevo combo, cambiando radicalmente de registro con un proyecto de música electrónica. Empiezan esta aventura de la mano de Panda Artist Management. ZETAK ha creado un sólido equipo de trabajo junto con Gorka Pastor, Leire Colomo, Iban Larreburu (músicos); Iratxe Reparaz, Joseba Razquin, Pau Vargas y Artzai Iraurgi.
 
ZETAK presentó su primer single el 10 de junio de 2019, con “Errepidean” (videoclip incluido), que ya tiene más de dos millones de reproducciones en Youtube y Spotify. “Errepidean” se incluyó en su primer disco hómonino, el cual se presentó en el marco de la feria de Durango de 2019, con una gran afluencia de público, tanto en la firma de discos como en su presentación en directo.

ZETAK ha sido recientemente galardonado con el premio a la Mejor Banda, Mejor Directo y Mejor Tema/Vídeo realizado durante el confinamiento (por la canción “Zeinen Ederra Izango Den”) en los Gaztea Sariak 2020 que organiza Gaztea Irratia (EiTB).

Tras los singles de adelanto “Zeinen Ederra Izango Den”, “Hegan” e “Hitzeman” (escrita e interpretada junto a Josep Montero de la banda catalana Oques Grasses), ZETAK publica su segundo disco “Zeinen Ederra Izango Den”, coeditado por Oso Polita y Panda Artists Management, el 4 de diciembre de 2020.