Omagok bere lehen EPa argitaratu du digitalean / Omago estrena su EP debut en digital

Omagok bere lehen EPa argitaratu du!!

«Omago» izena duen EPa plataforma digital guztietan dago eskuragarri  jada eta datorren ostiralean, hilak 29, CD formatuan ere izango da eskuragarri.

«Zure burua kantuetan islatuta ikustea. Entzun berri duzun melodia horrek zure egunari buelta eman diola jakin eta, tarte batez behintzat, zurea egin duzu. Euripean ere, denak bost axola; Omagok eskutik heldu eta zuhaitz artetik lagunduko dizu udazkeneko egun batean».

Omago EP formatuan aurkezten da, euskaraz eta gaztelaniaz abestutako lau kanturekin  («Jantzita eta josita», «Bakarti koldarrak», «Mi voz» eta «Suerte»). Esperientzia handiko musikariek apustu egitea erabaki zuten duela urtebete baino gutxiago eta esfortzua hirukote honetan jartzea erabaki: Aitziber Omagogeaskoa (ahotsa eta ez-dakit-zer), Iñigo Larrazabal (gitarrak eta ez-dakit-zenbat-gauza-gehiago) eta Oier Aldekoak (baxua, teklatua eta beste hainbat mobida) BBK Soinu Berriak lehiaketa irabazi zuten, taula gainera igo ziren lehen aldian. Saria, Bime Liven jotzea: askoren arretagune bihurtu ziren jaialdian.

Omagoren lehen kantu hauek El Tigre estudioetan grabatu dituzte, Jon Aguirrezabalagaren (WAS) ekoizpenarekin. Zerbait askoz handiagoaren aurrerapena izan daiteke.

Momentuz, lau kantu hauek ehundura anitz erakusten dituzte eta  sekulako talentua kantuetarako. Eta datorrena, datorrela!


¡¡Omago estrena su primer EP!!

El EP homónimo de Omago ya está disponible en todas las plataformas digitales y el próximo viernes, 29 de noviembre, también lo estará  en formato CD.

«Reconocerse en canciones. Saber que esa melodía que acabas de escuchar ha dado la vuelta a tu día y te acompañará un buen rato. Como si lloviera y te diera igual; Omago te coge de la mano y te acompaña entre la arboleda en un día de otoño».

Omago se presenta en formato EP con cuatro canciones en euskera y castellano («Jantzita eta josita», «Bakarti koldarrak», «Mi voz» y «Suerte»). Músicos con gran experiencia que deciden, hace menos de un año, apostar todo al rojo y poner todo el esfuerzo en este trío: Aitziber Omagogeaskoa (voz y yo qué sé), Iñigo Larrazabal (guitarras  y yo qué sé) y Oier Aldekoa (bajo, teclados, muchas movidas y yo qué sé) ganaron, en su primera ocasión sobre las tablas, el concurso de bandas BBK Soinu Berriak. El premio fue actuar en el Bime Live, festival en el que atrajeron las miradas de los más curiosos.

Este primer contacto con «Omago» ha sido grabado en El Tigre Estudios y producido por Jon Aguirrezabalaga (WAS). Puede ser el anticipo de algo mucho más grande.

De momento, estas cuatro canciones muestran un enorme abanico de texturas y un descomunal talento para las canciones. Y lo que está por llegar.