Omago jada Oso Polita da! / ¡Bienvenida a Omago!

Oso Politan albiste onekin jarraitzen dugu: Omago hirukoteak gure zigiluarekin abiatuko du musika-bide berria (eta oparoa!).

Uribe Kosta eta Bilbotik datoz, eta oso gazteak badira ere, eskarmentu nahikoa dute musikaren mikrokosmosean. Izan ere, The Great Barrier taldean bat egin zuten aurretik.

Taldeari jarraiki, pop-rock eta folkaren esparruan buru-belarri murgildu ostean, ‘Omago soinuarekin’ egin dute topo.

Laster entzun ahal izango duzu bere lehendabiziko kanta sorta, euskaraz eta gazteleraz. Apuntatu, beraz, ondorengo data: azaroak 8.

Bitxikeria bada ere, bere estreinako zuzenekoa BBK Soinu Berriak lehiaketaren sailkapen-fasean izan da joan den maiatzean, hain justu. Txapelketa irabazi eta sari gisa, Deustuko El Tigre estudioetan EP-a grabatu eta, diskoa kaleratu aurretik, BIME Live jaialdian ikusi ahal izango dituzu.


En Oso Polita no paramos de dar buenas noticias: el trío Omago comienza una nueva (y fructífera) etapa junto a nuestro sello.

Vienen de Uribe Kosta y Bilbao, y si bien son jovencísimos, cuentan con una amplia experiencia en el microcosmos musical. De hecho, coincidieron en la banda The Great Barrier. Según nos cuentan, se han sumergido de lleno en el pop-rock y el folk, hasta dar con el ‘sonido Omago’.

Pronto podrás descubrir a qué nos referimos, pues el 8 de noviembre verá la luz su primer EP, con canciones en euskera y castellano.

Como curiosidad, su primer directo fue en la fase clasificatoria del concurso de bandas BBK Soinu Berriak, el cual ganaron, por cierto. Como premio, han grabado un EP en los estudios El Tigre de Deusto y, antes de editar este EP, el próximo 2 de noviembre, podremos verles en directo en BIME Live.

 

Pic by Andrea Hernandez